Gernikako Ospitalaren behin-behineko kontratazioa salatu du ELAk

2016/02/02
Osakidetzaren kontratazioa prekarioa da, eta ez dirudi hori aldatzeko asmorik dagoenik. Ikusi besterik ez dago jarraian erakusten ditugun adibideak eta zenbakiak. Osakidetzaren behin-behineko enpleguaren tasa %35 ingurukoa da, eta zehazki Gernikako Ospitaleko kasuan %90eraino hurbildu da. Egoera hau salatzeko elkarretaratze bat egin du gaur ELAk Gernikako Ospitalaren atarian.