Gezurretan eta lardaskerietan ari da osakidetza
Gaur, apirilak 29, bilera izan dugu sektore-mahaian, eta horren ostean Osakidetzako Zuzendaritzak adierazpen batzuk egin ditu prentsaren aurrean.
Bileran idazki bat banatu digute sindikatuoi, non Urkullu lehendakariaren Jaurlaritza Kontseiluak emandako punturik murriztaileenak jasota agertzen baitira.
".... eskaintza... akordio bat egiteko asmoz” epigrafearen pean, eta “elkarrizketa-bideak irekita daudela” esanez; Osakidetzak idazki bat banatu digu, baina zehazteko modukoak izan litezkeen gai guztiak itxita daude, eta jarrera gutxi gorabehera hauxe izan da: “hona hemen dagoena, nahi baduzue, sinatu; bestela, egoki uste ditugun neurriak hartzeko aukera gordetzen dugu”.
Lanaldiak eta lizentzia ordainduak ez dira gai negoziagarriak.
Baimen-egunen arloan, 6 egun hartzeko aukera proposatzen dute, baldin eta gerora berreskuratzen badira.
Erretiroen atalean, 67 urte bete arte jarduneko zerbitzuan jarraitu ahal izatea proposatzen dute.
Enplegua sortzeari dagokionez, testuan ez dago zehaztapen handirik: “izatekotan”, “100 lanpostu berri inguru”.
Gaixotasun-bajen trataera dela-eta, jarraibide berri bat prestatuko dutela diote. Eta jarraibide hori Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean urraturiko ildotik joango da, baina Osakidetzaren berariazko ezaugarriak jaso ahal izango dituena.
Osakidetzak prentsaren aurrean 1.600 lanpostu sortzearen inguruko adierazpenak egin ditu; baina kopuru hori ez digute inoiz guri esan. Edozein kasutan, osoko erretiroa hartu bitartean, aurre-erretiro partzialera joandako pertsonal laboralaren postuak legez bete behar direnak izango dira.
Negoziazio-borondatearen aldetik, sektore-mahaiaren aurreko bileran Osakidetzak alderdi biko topaketak egingo dituela adierazi zuen, hurrengo bilera —gaurkoa— landuago izateko. Baina —haien esanetan— ELAk murrizketarik edo ezarpenik onartuko ez duela esan duenez, ez digute deitu topaketa-saioetara. Joan den astean etengabeko bilerak egin dituzte sektore-mahaiko zenbait sindikaturekin, murrizketak onartzeko jarrera erakutsi dutenekin.
Osakidetzaren itsaslaminaren kantuak entzuteko prest dauden sindikatuei dei egiten die ELAk, babesik ez emateko Osakidetzari egin asmo dituen murrizketak egitean; eta Osakidetzako langileei, duten lanbide-kategoria dutela ere, protesta-ekintzak areagotzeko, eta Osakidetzaren Zuzendaritzaren nagusikeriari eta lardaskeriari erantzuteko.