Gidariei diskriminazioa

2016/07/20
Osakidetzak osasun-garraioetako gidari zerrendak (zerbitzu orokorretako gidari eta emergentzietako ibilgailuekin batera) ireki ditu eta C1 etaD1 gida-baimenak exijitzen ditu, osasun ibilgailuekin lanik egin behar ez duten lanpostuetarako ere. ELAk titulu horiek izan ez arren, interesa duten pertsona guztiei zerrendetan izena ematera eta mobilizatzera dei egiten die astakeria hau geldiarazteko.