Gipuzkoako Osakidetzako langileek lanuztea egin dute gaur

Gaurko greba egunaren ondoren, Osakidetzako Mahai Sektorialeko %100eko ordezkaritza dugun sindikatuok (SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK) Osakidetzak negoziatzeko borondate erreal bat erakutsi arte mobilizazio egutegiarekin jarraitzeko gure erabaki irmoa berresten dugu.
Berriz ere gehiegizko Gutxieneko Zerbitzuak salatu nahi ditugu. Hainbat zerbitzutan eta ia Eskualdeetako Ospitale guztietan salbuespena izan dira greba egiteko aukera izan duten langileak. Grebarako eskubidearen urraketa honekin mobilizazioaren bitartez gure osasun zerbitzu publikoa indartu nahi dugunon ahotsa isilarazi nahi izan dute.
Mahai Sektoriala deitzeko Zuzendaritzaren atzerapenaren aurrean gure harridura agertu nahi dugu, baita. Urriak 22tik ez dugu Mahai Sektorialik izan eta hilabete ondoren deitu gaituzte bilera berri batera, azaroaren 24an. Osakidetzak benetan uste badu Mahai Sektorialean negoziatuta enplegu eta lan-baldintzak adostu daitezkeela, ulertezina da negoziaketa inolako beharrik gabe horrela atzeratzea, 4 orduko paro baten ondoren eta Gipuzkoa zein Araban grebak burutu ondoren.
Sindikatuok negoziatzeko gure borondatea berresten dugu, beti ere proposamen errealen gainean negoziatzen bada eta zerbitzu duin bat emateko enplegu sorrera lehenesten bada. Hurrengo greba deialdiek aurrera egingo dute Osakidetzak ez badu enpleguaren aldeko apustu argia egiten, ez badu zerbitzuaren kalitatea bermatzen eta ez badira garapen profesionalaren eteteak suposatu duen soldata eskala bikoitza kentzen. Klabe hauekin lan egingo dugu sindikatu guztiok eta Osakidetzako Zuzendaritzarekin puntu horietan topo egitea espero dugu.