Greba apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Zentroan

2022/04/13
Osakidetzaren jarrera inmobilistaren aurrean, ELA, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuek lau eguneko greba deialdiarekin jarraitzea erabaki dute. Osakidetzak uko egiten dio Galdakao-Usansoloko eta Gasteizko zentroetako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileen soldatak parekatzea negoziatzeari

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 2021eko abenduaren 9an eta 10ean bi greba egun deitu zituenetik, 2021ean aurrera eramandako mobilizazioez gainera, Osakidetzak ez du urrats bakar bat ere egin langileen soldata diskriminazioari amaiera emateko.

Are gehiago, sindikatuok apirilaren 1eko mahai sektorialean adierazi zitzaigun ez zela lehentasunezko gastua Osakidetzarentzat, aurrekontuan ez zegoela aurreikusita eta bertako langileak gutxietsi zituzten, esanez ez dutela arreta espezializaturik ematen, eta hori ez dator bat errealitatearekin; izan ere, langile horiek arreta espezializatua ematen dute sareko beste zentro batzuekin koordinatuta, eta, besteak beste, EAEko ama esnearen bankua kudeatzen dute.

Nahitaezkoa da gogoraraztea 2021eko apirilean, urte horren hasieran deitu genituen mobilizazioen aurrean, Osakidetzak gatazka konpontzeko proposamena jarri zuela mahai gainean; proposamen hori hurrengo hilabeteetan aldebakarrez kendu zuen mahai sektorialetik, eta Osakidetzak uko egin dio horri buruz denbora guzti honetan hitz egiteari.

Gertakari horiek agerian uzten dute honakoa:

  • Osakidetzak ez duela soldata parekatzea negoziatzeko borondaterik, ez eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileen lan baldintzak hobetzeko borondaterik.
  • Osakidetzak kolektibo horrek jasaten duen diskriminazioa betikotzeko duen borondatea, izan ere, TGEZ kolektiboarentzako eskatzen baitugu %4ko osagarriaren ekiparazioa, zentro berean lan egiten duten lankideek jasotzen duten eskubide berarekin.

Horregatik, sindikatuek dei egiten diote Osakidetzari negoziatzera eser dadin eta Mahai Sektorialera joan dadin, aspaldidanik Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan dagoen gatazka konpontzeko planteamendu zehatzekin; eta behingoz onar dezan kolektibo osoari %4ko osagarria jasotzeko eskubidea, eta ordain diezaiola.