Greba eskubidea urratzeagatik Osakidetza kondenatua izan da

2015/10/09
Bilboko Lan-Arloko 8. Epaitegiak 2013ko maiatzaren 30ean ELAren delegatu baten greba eskubidea urratzeagatik Osakidetza zigortu du. Zigor honek hainbatetan salatutako erakusten du, Osakidetzak bere langileak isilarazi nahi ditu oinarrizko eskubideak urratuz.

Bilboko Lan-Arloko 8. Epaitegiak Osakidetzaren aurkako epaia eman du eta ELAren delegatu bati kalteordaina ematera zigortu du 2013ko maiatzaren 30eko Greba Orokorrean parte-hartzea debekatu ziolako. Bere zerbitzuan lan egiteko langile nahikoa egon arren, Osakidetzak Gutxieneko Zerbitzuen Dekretua urratu zuen eta delegatu hau lan egitera behartu zuen.

Delegatu honek, erizain laguntzailea dena Galdakaoko Ospitalean, greba baino 26 egun lehenago lanuztea egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen. Hala ere, bere lanpostua beste langile batzuekin betetzen saiatu aurretik Zuzendaritzak Gutxieneko Zerbitzu izendatzea erabaki zuen, Gutxieneko Zerbitzuen Dekretuak ezartzen zuen moduan.

Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak gutxieneko zerbitzuak eta beronen gehiegizko aplikazioa erabiltzen dituzte Osakidetzako langileen greba eskubidea urratzeko eta, honela, gure osasun zerbitzuan ematen diren murrizketa guztien ondorioz langileek duten haserrea ikusi ez dadin.

ELAk epai honengatik bere poza adierazi nahi du eta hurrengo greba deialdiei begira Osakidetzari langileen protesta eskubidea errespetatzeko exijitzen dio.