ASUNCION KLINIKA (TOLOSA)

Greba lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde

2023/10/18
Urriak 18 greba eguna da Tolosako Asunción Klinika. Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dute, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena baina batzuen eta besteen lan baldintzak oso urrun daude. Grebaren jarraipena oso zabala izan da. Urriaren 25a ere greba eguna izango da.

Langileek 2021etik berritu gabe dute hitzarmena. Urte hauetan eman den KPIa kontuan hartuta, %12,2eko eros ahalmena galdu dute. Hitzarmena berritzearekin, besteak beste, galdutako eros ahalmena berreskuratzea, KPIari erreferentzia egingo dioten soldata igoerak izatea eta 35 orduko lan astea egikaritzea dira lortu nahi dituztenak.

Klinika kudeatzen duen Inviza enpresa-taldeak, 5,8 miloi euroko etekinak izan ditu azken 4 urteetan, erregistroan dauden datuen arabera, baina enpresak orain arte ez du erakutsi negoziatzeko inongo borondaterik.