Gurutzeta Ospitaleko larrialdietako korridoreak gainezka
Atzokoan berriz ere ikusi genuen gaixoak larrialdietako korridoreetan zelan oskultatzen zituzten, baina “txata” edo “untxiak” edonoren aurrean nola erabiltzen ziren. Intimitate falta honek berebiziko ondorioak dauzka gaixoekin sortu beharko litzatekeen konfidantza harremanean.
Egoera hau ziklikoki errepkiatu egiten da eta ez dago gaixotasun infekziosoen igoerarekin zuzenean lotuta bakarrik. Gurutzetako Larrialdiek arazo estrktural bat dute eta Osakidetzak ez dio konponbideari ekiten.
Ospitaleratzeak azkartasunez kudeatzeko ezintasunak eragiten du egoera hau. Alde batetik, Osakidetza guztian bezala Gurutzetan ere ez adgo ohe nahikorik gaixo guztiak hartatzeko, eta ohe bat libre geratu arte ezin da ospitaleratze berririk egin. Eta, bestetik, langile faltak eta ospitaleratze azkarrak oztopatzen ditu, ohe libreak daudenean ere.
Asistentzia prekario honek eragin zuzena dauka zerbitzuaren kalitatean eta gaixo zein profesionalen arteko tentsioa sortzen du. ELAk berriz ere zerbitzu honen azterketa sakona eskatzen du eta kalitatezko zerbitzu bat emateko baliabideak jar daitezela exijitzen du.
Asistentzia txa hau Osasun Arloko gastua murrizteko erabaki politikoarekin lotuta dago. Horregatik, langileak eta gizartea datorren ekainaren 26an OsasungintzaPublikoaren alde Bilbon burutuko den manifestazioan parte hartzera deitzen ditugu.