Hizkuntza-eskakizunak 2017an egiaztatzea: bigarren deialdia argitaratu da
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara aurkezteko asmoa baduzu, JAKIN BEHAR duzu hau:
Deialdi hau Osakidetzako pertsonalarentzat da, enplegu-erlazioa edozein izanik ere, baldin eta prozesuan izena emateko epearen barruan interesduna jarduneko zerbitzualdian badago, senideak edo ahaideak zaintzeko lan-utzialdian edo zerbitzu berezietan 2017ko martxoaren 21a eta irailaren 26a bitartean.
Deialdi honetan 1-HE, 2-HE, 3-HE eta 4-HE egiaztatu ahal izango dira, baina HE bakar batera aurkezteko aukera dago.
4-HEko azterketetan parte hartu ahal izateko, 3-HE egiaztatua eduki behar da izena emateko epearen azken egunerako.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Epea 2017ko irailaren 12ko 08:30etatik irailaren 26ko 23:59etara joango da.
Eskaera bide elektronikotik bete behar da, hurrengo helbideetatik:
Intranet: https//www.osakidetza.eus/sites/intranet/es/profesionales/plan-de-euskaldunizacion/perfiles-linguisticos/acreditacion-pl/Paginas/2convocat.aspx
Internet: https//ce.osakidetza.eus/eus/ce.html > hizkuntza-eskakizunak > 2017 Ohiko deialdia II > Eskaerak.
Idatzizko proba 2017ko azaroaren 4an egingo da.
Ahozko proba abenduaren erdialdera.
Behin betiko kalifikazioak 2018ko urtarrilean argitaratuko dira.