Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, 2017ko lehen deialdia: dei egindakoen zerrenda eta proba idatzien egunak, tokiak eta orduak argitaratzea

2017/04/19
Apirilaren 18an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian eta intraneten. Horren bidez jakitera eman du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2017ko lehen deialdiaren hurrengo xehetasun hauek argitaratu direla: dei egindakoen zerrenda, eta idatzizko probetarako egunak, tokiak eta orduak.