Ikastaro eskaintza
Pasaden apirilaren 25ean ELA Sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Bergarako UNEDek zerbitzu publikoetako langileei formazio jarraia eskaintzeko kolaborazio akordioa sinatu zuten, formazio hau ELAko afiliatuei baldintza hobeetan eskainiko zaie.
Akordio honen bitartez zerbitzu publikoetako langileen profila hobetzeko eta karrera profesionalean aurrera egiteko formazio beharrei alternatiba bat irekiko zaio. Akordio hau ELAk historikoki defendatu dituen baldintzetan egin da:
- Formazioa ezin da sindikatu zein patronalak finantzatzeko zeharkako bide bat izan. Zentzu horretan, ez ELAk ez Manu Roble-Arangiz Fundazioak ez dute inolako harremanik izango Formazio Jarraiari bideratutako diruarekin.
- Formazioa kontrastatutako hezkuntza instituzio serio baten esku egongo da, bera izango da ikastaroak antolatzeko eta emateko arduraduna. Manu Robles-Arangiz Fundazioak hartzen duen konpromiso bakarra ikastaroak proposatzea eta berauek langileen artean zabaltzea da.
- Formazioa langileen beharren arabera antolatuko dira, hau da, langileen eskaeraren arabera; eta zerbitzu publikoetan dauden langile kolektibo eta kategoria guztiei eman behar diete erantzuna. Era berean, ikastaroek behar bezalako aprobetxamendua dutela ziurtatzeko mekanismoak jarriko dira martxan, bereziki administrazio barruan puntuatzen duten edo karrera profesionalerako balio duten ikastaroetan.
- Euskarak kalitatezko espazioa izango du UNEDek eskaintzen duen formazioaren barruan.
Eskaintza honen bitartez administrazioek beraiek zuzenean bete beharko luketen zulo bat beteko dugu. Hala ere, ELAk administrazioei exijitzen jarraituko du beraiek bere langileei kalitatezko zerbitzu bat emateko eta garapen profesionala ziurtatzeko formazioa zuzenean eman dezatela.
Akordioa hau pixkanaka-pixkanaka joango da zabaltzen zerbitzu publiko guztietan, hasteko distantziara egingo diren osasun arloko 10 ikastaro antolatuko dira urria eta azaroa bitartean. Hauen martxa ebaluatu ondoren, ikastaroen eskaintza zabaltzen joango da langileen artean egingo dugun inkesta baten arabera. ELAko afiliatuek lehentasuna izango dute ikastaroetan izena ematerakoan eta %20ko deskontua izango dute ikastaroen prezioan.
ELAk negoziazio kolektiboaren eta ekintza sindikalaren bitartez exijitzen jarraituko langile guztientzat zerbitzu publikoen kalitatea eta bere profesionalen garapena hobetuko duen formazioa eskaintzea. Era berean, kalitatezko formazioa eskatzen jarraituko dugu, hezkuntza instituzio profesionalek emana eta sindikatu zein patronalen finantziaziorako erabiliko ez dena. Azkenik, langileen kontrol politikorako erabiltzen den karrera profesionalarekin buka dadila exijitzen jarraituko dugu, karrera honek ez baitu balio zerbitzuen kalitatea eta langileen profesionaltasuna hobetzeko.
Urria eta azaroari begira UNED-Bergarak hurrengo ikastaroak antolatu ditu etxetik egin ahal izateko, beti ere gutxieneko pertsona kopuru batek izena ematen baldin badu:
URRIA / OCTURE 2013 | AZAROA / NOVIEMBRE 2013 |
---|---|
CUIDADOS DE ENFERMERÍA AL PACIENTE PSICOGERIÁTRICO (20 HORAS) |
ATENCIÓN DEL CELADOR EN LOS PRINCIPALES TRASTORNOS DE SALUD MENTAL (20 HORAS) |
GESTIÓN DEL TIEMPO (30 HORAS) |
ATENCIÓN TELEFÓNICA DE QUEJAS Y RECLAMACIONES (20 HORAS) |
TRABAJO SOCIAL EN SALUD MENTAL (20 HORAS) |
CUIDADOS Y PREVENCIÓN DE ÚLCERAS DE PRESIÓN (15 HORAS) |
PSICOLOGÍA Y LA INTELIGENCIA EMOCIONAL (30 HORAS) |
INTERVENCIÓN PSICOSOCIAL CON FAMILIAS Y MENORES CON RIESGO DE DESPROTECCIÓN (30 HORAS) |
ESTRÉS LABORAL EN ATENCIÓN SOCIOSANITARIA (15 HORAS) |
KOMUNIKAZIOA ETA GIZARTE-TREBETASUNAK (30 HORAS) |
Izena emateko eta behar den informazio guztia jasotzeko UNED-Bergararen web orria prest izango da irailaren 4tik aurrera. ELAko afiliatuek Sindikatuko lokaletan data horretatik aurrera emango zaien ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.