Inposaketa mahai berria

2016/06/28
Sindikatuok Mahai Sektorial berrian parte hartu dugu, bertan Osakidetzak murrizketak mantentzeko asmoa azaldu du (ordezkapenik ez, Itzarri, bajetan, prekarietatea zabaltzea…). Osakidetzak, akordiorik ezean, neurriak inposatzeko asmoa agertu du. ELAk gai guztietan proposamen ezberdinak luzatu ditu, baina Osakidetzak banan-bana ukatu ditu.

Lekualdatze-lehiaketa. 800 lanpostutako eskaintza luzatu du eta azken OPEan aurkeztutako kategorientzat soilik. Neurri hau inposatu du askoz ere lanpostu huts gehiago daudela jakin arren.
Enplegua finkatzea. Berriz ere plantillari buruzko informazioa ezkutuan mantendu du. Behinbehinekotasuna ez da jaitsiko eta aurkeztutako OPEari buruz ez du argibide berririk eman.
Behin-behineko kontratazioa. Ez dago gardentasunerako eta kontratazioa duintzeko inolako konpromisorik.
Urdulizko Ospitalea betetzea. Mantentzen dute hasiera batean langile guztiak behin-behinekoak izatea (erdiak zerbitzu eginkizunetan eta beste erdia kontratazio bidez). Horrez gain, garbikuntza eta sukaldea pribatizatzeko asmo argia dute.
Garapen profesionala. Txantaia mantentzen dute. Zorraren parte bat ahaztea inposatzen dute eta ez dute garapen eredua aldatzeko negoziaketarik ireki nahi. ELAk gai hau epaitegian dauka, akordiorik ezean bertan ikusi beharko dugu zer gertatzen den.
ELAk puntu guztietan proposamen pragmatikoak egin ditu, baina Osakidetzak ez du negoziatzeko inolako asmorik. Gure sindikatuak borondate oneko negoziaketak ireki arte mobilizazioak bultzatzeko asmo irmoa du.

LABURPEN LUZEA WEB ORRIAN AURKI