Izendapen askeko deialdi masiboa Osakidetzan

2014/06/11
Osakidetzak 10 eguneko epean, bere weborrian zuzendariko 20 lanpostu baino gehiago eskegi ditu, gehienak izendapen askekoak. ELAk Herri Kontuen Euskal Epaitegian egoera honen salaketa egingo du.

Osakidetzak Euskadiko Epaitegi Goreneko sententzia jaso izan du zuzendari lanpostuak direla eta. Deialdia hauek konkurtso bitartez egin behar baitira eta bakarrik oso kasu murriztuetan eta erantzukizun berezietan erabil daiteke deialdi mota hauek, eta ez da horrela izan. Deialdietan ere ez zaie partaideei abisatzen ez zaiela bere jatorriko lanpostua gordetzearen bermerik egongo.

Sententzia horren ostean, Osakidetzak bere barne arautegia eguneratu behar izan zuen, ez du egin ezta sindikatuekin eztabaidatu. Hala ere, deialdi masibo hau ateratzea aukeratu du.

Antolakuntza zerbitzu batzuen kargu gorenak ofizialki izendatu ez izana ere salatu egin ahi du ELAk.

Osakidetzaren re-estrukturazioa ESIetan buruzagi zenbakien murrizketarako balio zuela esan ziguten. Ikusi dugunez ez da horrela izan, buruzagi horien maila jaitsiz zenbaki bera mantendu edo gehitu egin dituzte.

ELA Pertsonaleko politika honen kontra agertzen da, lanpostu gehienen baldintzen murrizketak egiten dituzten bitartean buruzagien kopurua handituz doa. Legediko zalantzak sorrarazten digun heinean ELAK Herri Kontuen Euskal Epaitegian deialdi hauen salaketa egingo du.