Jarraipen zabala Osakidetzako langileek lanuzteak Araban

Lau orduko bi geldialdirekin emango diote segida mobilizazioen egutegiari.Hilaren 6an ekin zieten geldialdiei Osakidetzako beharginek ELA, SATSE,LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Murrizketak eta lan baldintzen kaskartzea salatuko dituzte. Era berean, urteotan 3.000 lanpostu galdu direla azpimarratu dute.
Greba honetan Osakidetzak berriz ere bere langileen greba eskubidea urratu du eta sindikatuok langileei deialdiari buruzko informazioa ematea ekidin du.
Sindikatuok negoziatzeko borondatea berretsi dute, beti ere proposamen errealen gainean negoziatzen bada.
Konponbiderik aurkitu ez, eta Araban jarraituko dute gaur mobilizazioekin. Astebete barru, hilaren 20an, Gipuzkoako langileei pasako diete lekukoa. Hilaren 27an, berriz, Bizkaikoen txanda iritsiko da.
Lanuzte guztiak, baina, abenduaren 4rako iragarritako greba orokorraren atariko dira: hiru herrialdeetako langileek egingo dute greba egun horretan.