Jaurlaritzak neurrigabeko Gutxieneko Zerbitzuak inposatu ditu Osakidetzan datorren ostegunerako
Osakidetzan egindako azkeneko grebatan, Administrazioak egindako gutxieneko zerbitzuen inposaketa neurrigabekoa izan da greba eskubidea murrizteko helburu bakarrarekin.
Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen gutxieneko zerbitzuek neurrigabeko egoera horiek errepikatzea uzten dute, hori dela eta ELAk errekurtsoa aurkeztea aztertzen dabil. Jaiegunetan ziaten diren zerbitzuak gainditzen dituzte gutxieneko zerbitzu horiek. Jaiegun batean gizartearen osasuna ezin bada arriskuan jarri, Osakidetzak Jaiegunetan ez du arreta egokia eskaintzen ala greba egunetan zerbitzu gehiago inposatzen dira greba egiteko eskubidea urratzeko.
Aldez aurretik greba egin nahi dutela esaten dutenen greba eskubidea ez da bermatzen, arrunta da aldarrikapen gehien egiten dituzten langileak gutxieneko zerbitzutarako izendatzea grebaren ondorioak mugatzeko eta Dekretu honek hau egitea baimentzen du.
Gutxieneko zerbitzuak jaiegun batean egin beharreko funtzioak bete beharko badituzte, hauek ere ez dira deskribatu. Formakuntzan dauden langileak Gutxieneko Zerbitzutarako ez izendatzea ez dute ezarri.
Larriena, lehen aldiz eskualdeetako arreta telefonikoan gutxieneko zerbitzuak ezarri direla izan da. Larrialdietako zerbitzuen bitartez larrialdiko deien arreta bermatuta dago eta ez da inoren osasuna ez da arriskuan zerbitzu hori bermatuta baldin badago.
Eusko Jaurlaritzak, Gutxieneko zerbitzuen dekretuan banan-bana ezarri egin ditu Osakidetzak eskatutako dena. Grebak izango duen oihartzuna mugatu nahi dute. Badakite urte osoan zehar zerbitzuak Gutxieneko Zerbitzuak bezala lan egiten dutela eta Gutxieneko Zerbitzu hauek inposatuz toki askotan langile batek ere ezin izango duela bere greba eskubidea erabili.
Hala ere, gehiegikeria honek Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako langileak isilarazteko beharra besterik ez du erakusten, bere kudeaketa tamalgarria dela erakutsiko duten mobilizazioak baztertu nahi ditezte eta murrizketek langileen lan baldintzetan zein osasun zerbitzuan eragindako kalteak ez aireratzeko.
Mobilizazioetara joan gaitezkeenok gehiegikeria hauen aurrean duintasunez erantzun behar dugu eta Gutxieneko Zerbitzu horiek langileen haserrea ezkutatuko ez dutela erakutsi behar dugu. Hori dela eta, ELAk azaroaren 6ko goizeko 11etan hasiko diren paroetan parte hartzera dei egiten du.
Euskal Herrian, 2014ko Azaroaren 4an