"Kalitatearen astea Osakidetzan" deitu dute sindikatuek

Kalitate asistentziala ahuldu egin dela salatzen dugu, bestela lana aurrera ateratzea ezinezkoa baita. Ikusgai egin nahi dugu beharrezko baliabideekin lan egiteak paziente-osasunean eta profesionalengan positiboki eragiten duela. Frogatu dugu ez dela egia euskal gizarteak merezi duen kalitatearekin artatzen ari denik.
Aste honetan, burutzen ari garen protesta ekimen guzti hauetarako laguntzan, hiritarren eta profesionalen arteko sinadura bilketa bat ere gauzatu dugu.
Azken mahai sektorialean inongo aurrerapen adierazgarririk ez dagoela salatzen jarraitzen dugu. Hau gertatzen ez den bitartean, aurrera egingo dugu mobilizazio-egutegiarekin, Osakidetzak lehentasunezkotzat hartzen ditugun honako kontuak mahaiaren gainean jarri arte:
- 3.000 plazatatik abiatu eta talde desberdinetarako enplegu sendotzea bermatuko duen EPE baten negoziaziazioa hastea.
- Langile bakoitzak aurreko lanaldia eta lizentziak berreskura ditzan mekanismoak artikulatzea.
- Plantila kasu guztietan eta lehen egunetik ordezkatzea.
- Garapen Profesionaleko 2011ko deialdia ebaztea.
Hurrengo asteetan garaiz informatzen joango gatzaizkizuen protesta ekimen desberdinak zabaltzen jarraituko dugu.