Kalitatezko sukalde publiko baten alde Gurutzetako Ospitalean

Ezkerraldea-Gurutzeta ESIko Zuzendaritzak elikagaien hornidura ereduaren aldaketa mantentzen ari da, ukitutako langileek, sindikatuek eta gaixoek kontrakoa eskatu arren. Zergatik?
Gurutzetako Zuzendaritzak elikagaien hornidura ereduaren aldaketa mantentzen du, bere asmoa 14 hornitzailetik bakarrera igarotzea da, horretarako aldaketaren onura ekonomikoa arrazoitzen duen inolako daturik emane ez arren. Argi dago aldaketa honek “catering” empresa handiak hobetsiko dituela elikagaien banatzaile txikien kaltetan.
ELAk orain bi aste Osakidetzako garbikuntzaren pribatizazioaren onuradun nagusia Garbialdi zela salatu zuen, PNVko zuzendaritzako kide ohi batek zuzendutako empresa, hain zuzen. Kasu honetan ere onuraduna eremu berekoa izango da?
Bestetik, eta hau esatea ere garrantzitsua da, orain arte zerbitzuarekiko iritzi guztiak oso onak ziren eta ez da aldaketarik justifikatzen.
Argitaratutako esleipen irizpideak ez dira ziurrak, zerbitzuaren pribatizazioari ateak irekitzen dizkie eta enplegu publikoa suntsitzea ekar dezakete
Aste honetan zehar kontzentrazioak burutu dira Ospitaleko sarreran, sindikatu eta langileek deituta, baita Osakidetzako beste langile batzuk ere, mobilizazioetan beste salto bat emateko ordua heldu da Osakidetzako lanpostu bat ere pribatizatuko ez dela ziurtatzeko, ez orain ez inoiz!
Langile guztiei mobilizazio hauek laguntzeko deia luzatu nahi diegu, sukaldeko borroka irabazi behar dugu, biharko egunean gutako edonori gerta dakioke bestela.