OSAKIDETZAKO HAUTESKUNDE SINDIKALAK
AZAROAK 28, ELA BOZKATU!
Kontsultatu hurrengo zerrendetan non eman behar duzun botoa, mahaiak zentroen arabera banatuta daude:
ELAk Osakidetza agenda publiko eta politikoan kokatzea lortu du. Gaur egun inor ez da ausartzen zalantzan jartzen Osakidetzak egiturazko arazoak dituela eta arazo horiei aurre egin behar zaiela.
Arazo larri horiei aurre egiteko, ezinbestekoa da plantilla osoaren lan-baldintzak hobetzea, kategoria edozein dela ere. ELAren ustez, argi dago ezinezkoa dela kategoria batek lan-baldintza onak izatea kolektiboaren baldintzak hobetzen ez badira. Era berean, ezinezkoa da zerbitzuak modu egokian funtzionatzea.
Horretarako, inbertsioa handitu behar da, eta Osakidetzako Mahai Sektoriala edukiz hornitu behar da, eta ez foro paraleloak sortu, hala nola Osasun Ituna, mahai horrek gaia tronkalak jorratzen ez dituen bitartean. ELA Jaurlaritzak, patronalak eta sindikatuek partekatzen duten diagnostikoaren alternatiba gisa aurkeztu da.