OSAKIDETZAKO LARRIALDIAK

Langileek euren prekaritatea salatu dute zerbitzu honen 30. urtemuga ospatzeko ekitaldian

2024/05/24
Osakidetzako Larrialdiak zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Euskalduna Jauregian, zerbitzuaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Bilkuraren helburua bizi duten prekarietatea eta zerbitzuaren kudeaketa txarra salatzea izan da.

Zuzendaritzak langile guztien egutegiak eraginkortasunik gabe kudeatzen ditu, eta ezegonkortasuna eragiten du horrek. Kasu batzuetan, Langraizko zentroan, kasu, ezarritako 1.592 lanorduak betetzea zailtzen duten lan karteldegi defizitarioak dituzte.

Larrialdietan langileak falta dira. Ohikoa da hutsuneak ez betetzea, eta ondorioz, ZIU mugikorrak eta medikurik gabeko Koordinazio Zentroak daude. Behin-behinekotasuna oso handia da eta kontratazio irregularra, zuzendaritzak ez baitu errespetatzen Bateraezintasunen Legeak ezarritakoa.

ELAk denbora darama Larrialdietako langileen prekaritatea salatzen, bereziki arreta ipiniz Koordinazio Zentroetan. Larrialdietako deiak jasotzeaz eta zuzentzeaz arduratzen diren operadoreek batzuetan 12 orduko txandetan ezin dituzte nahitaezko atsedenaldiak egin, ezta jateko edo komunera joateko tarteak hartu ere, jende faltagatik.

Era berean, Osasun Kontseiluko erizainei ez zaie behar beste aitortzen egiten dute lana, eta bidegabea da hori larrialdietako gainerako erizainekin alderatuta. Administrazio unitateetan langileak kontratatzeaz arduratzen diren langileak gainezka daude, eta estresak jota daude.

Horiek adibide batzuk ez dira. Bitartean, zuzendaritzak eta Kudeaketa Taldeak zerbitzuaren 30. urteurrena ospatu dute, langileen eguneroko arazoei irtenbiderik eman gabe.