Kupo eta zonaldeko pertsonalaren estaturizazio edo integrazioa: Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpena EHAAn argitaratzea
Integrazioaren behin-behineko zerrenda Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez.
Alegazioak eta dokumentazioa aurkezteko epea 10 egunekoa izango da, aipaturiko ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak integrazioaren behin betiko proposamena aurkeztuko dio zuzendari nagusiari, azken horrek ebazpen bidez onesteko; eta behin onetsita, EHAAn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratuko da. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu zenetik hasita.
Ebazpen honen aurkako erreklamazio-epea hilabetekoa da, 2014ko otsailaren 8tik martxoaren 7ra arte; eta egitekotan gora jotzeko errekurtso bidez erreklamatu behar da, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren aurrean.