Laborategi teknikaria: hautagai-zerrenda argitaratu da, lehiaketa eta oposizio aldien puntuazioekin batera

2017/05/22
Maiatzaren 18an Osakidetzak bere web-orrian jarritako iragarkiaren bidez jakitera eman da oposizioa gainditu duten hautagaien zerrendak, txanda irekikoak eta barne-sustapenekoak, dakartzaten ebazpenak argitaratu direla. Amaierako puntuazioaren hurrenkeraren arabera agertzen dira hautagaiak, eta lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian lorturiko puntuazioak bereizita adierazten dira.

Destinoak hautatzeko, dokumentazioa aurkezteko edo erreklamazioak egiteko epea 2017ko maiatzaren 19tik ekainaren 5era arte, biak barne, joango da.

Ikus txanda irekiko ebazpena

Ikus barne-sustapeneko ebazpena

Ikus informazioa

Ikus destinoa hautatzeko jarraibideak

Ikus dokumentazioa aurkezteko eredua

Ikus erreklamazioaren eredua