Lan-arriskuen prebentzioari buruzko jardunaldia

2015/06/02
Barrualde-Galdakao ESIk Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko I. Jardunaldia antolatu du goiburu honen pean: “Prebentzioa batuz, arriskuak kenduz”. Prebentzioaren inguruko alderdiak eta esperientziak aztertuko dira. Aztergaiak 5 mahaitan banatuko dira.

EGUNA: Ekainak 11.

TOKIA: Galdakao-Usansolo Ospitaleko hitzaldi-aretoan.

ORDUA: 09:00 — 14:30

NORENTZAT: Osakidetzako pertsonalarentzat.

Izena emateko azken eguna 2015eko ekainaren 8a izango da.

Izen-ematea:

  • Posta elektroniko bidez, hurrengo helbide honetara bidaliz: prestakuntza.barrualde-galdakao@osakidetza.eus Honako hau adieraziz: “Gaia: LAP jardunaldia / Jornada PRL”, eta hurrengo datuak gehituz: Izen-abizenak, NAN, zerbitzu-antolakundea eta posta elektronikoaren helbidea.
  • Hurrengo telefono-zenbakietara deituz: 944 007 059 edo 946 007 241