Lan Eskaintza Publiko berri bat martxan jartzeko exijitzen dio ELAk Osakidetzari, bete gabe geratu diren lanpostuak eskeiniz

2012/06/19
ELAren iritziz, Osakidetzak 2010ean Mahai Orokorrean onartutako plaza guztiak ez dira atera azken Lan Eskaintza Publikoan. Milaka plaza atera gabe utzi ditu Osakidetzak, eta horiek lehenbailehen ateratzea exijitzen du ELAk. Bestalde, deialdia kontrol sindikalik gabe egin dela, salatu du.

 

2010en Osakidetzak onarturiko lanpostuen kopurua bete ordez, milaka plaza atera gabe utzi dituela. Izan ere, administrazioak 5.700 postu atera behar zituen, eta bakarrik 2.600 eskaini ditu.

Bestalde, ELAk hemendik aurrera izango den konkurtso atalean sindikatuei parte hartzea exijitzen du. Orain arteko deialdia inolako kontrol sindikalik gabe egin baita.

Egunotan deialdiarekin lotutako hainbat kexa jaso dituela adierazi du ELAk. “Erreklamazioei erantzun azkarra eman behar die Osakidetzak, gainditu dutenen zein kalean gera daitezkeen lehiatzaileen babesa ziurtatuz.

Azterketaren galdetegiari dagokionez, bere harridura agertu du galdera asko eta asko arlo legislatibo-juridiko atalekoak izan zirelako, arlo profesionalari behar adinako garrantzia eman gabe.