Lanaldiaren luzapena Osakidetzan: Gobernuak, bazterrak nahastu ondoren, alde bakarretik ezarri du bere asmoa

2013/05/31
Bakar-jokoan tranpak egiteko tentaldian ez erori.

Osakidetzaren Zuzendaritza negoziatzen ari izan da, ez sektore-mahaian, hortik kanpo baizik.

Jakitera izan dugunez, zenbait sindikaturen onarpena lortua zuten lanaldi-luzapena aurrera ateratzeko; baina, hauteskunde sindikalen garaian murgilduta gaudenez, ez zuten agertu nahi sinatzaile moduan, non eta ez ziren akordioan sartzen beste gai batzuk (osagarriren bat, txandartekoak...)

Osakidetzaren Zuzendaritza salerosketan ibili da sektore-mahaitik kanpo, eta ez du negoziatu nahi izan ELArekin sektore-mahaian; asmoa ez baitzen besterik haiek erabakitakoa guk berrestea baino.

Hauteskunde-kanpainan sinadurak lortzea ezinezkoa izan dutenez, ondo egiten dakitena egin dute: alde bakarretik ezartzea.

Baina kontuz: Urteko lanaldi berria zenbait sindikatuk onartzea lortua bazuten, nahiz eta sektore-mailako akordio batean agertzeko abagunea ez izan, orain zerbitzu-antolakunde bakoitzean "adostutako desadostasuna"ren zantzuak ikusi ahal izango ditugu: "hobe neurri aringarriak”, “tren-ordutegian ez dakit zer”...

Orduan Osakidetzak lortuko du hasieratik nahi zuena: Pertsonalak murrizketak onartzea.

2014rako “barruan” egongo gara, eta handik aurrera, lanaldi berria onartu ondoren, lanaldiaren banaketa eztabaidatuko da, eta orduan koplarik gabe ibiliko dira.

Eta horrela, geu egongo gara kinka larrian, geuk eman diogulako babesa gobernuari. Eta gure laguntza eta babesari esker enplegua suntsituko da, eta gure lankide batzuk kalera joango dira.

Horregatik, ELAk Mahai Orokorrean izan zuen iritzi bera izango du, sektore-mahaian izan zuena, M-11ko manifestazioetako pankartetan agertzen genuena (Osakidetzako sindikatu askok aldarrikatzen zuten berbera), eta beraz ELAk ez du babesik emango lanaldia luzatzeko eta enplegua suntsitzeko.

ELA Osakidetza