BASURTUKO LARRIALDIAK
Langileek elkarretaratzea egin dute zerbitzuaren gainkarga salatzeko, ELAk deituta

Basurtuko Ospitaleko urgentzietako langileak urteak daramatzate gainkarga pairatzen. ELAk elkarretaratzea deitu du gaur egoera salatzeko eta Osakidetzari eta Bilboko ESIari eskatzeko:
- Lehen Arretan aplikatutako murrizketak lehengoratzeko. Hau da, Areilzako Etengabeko Gunea berrirekitzea eta Deustuko Etengabeko Arreta Guneko gaueko ordutegia berreskuratzea.
- Urgentzietarako aurreikusitako obrak lehenbailehen egitea.
- Plantilla geihago kontratatzea, batez ere zelari eta erizain laguntzaile gehiago.
- X izpien gunea sendotzea.
Basurtuko Ospitaleko urgentzietako zerbitzua egunero tentsionatuta dago (20 pazientetik gora pilatzen dira artatuak izateko itzaroten, 10 paziente baino gehiago box batean sartzeko itzaroten...). Horrek zerbitzua tentsionatzen du, baita bertaratzen diren pazienteak ere. Gogoratu behar dugu ohikoa dela langileek jasaten dituzten erasoak, bai hitz bidezkoak baita fisikoak. Azkenengoa urtarrilean gertatu zen.
Lehen Arretan azken urteetan aplikatutako murrizketak (lehenengo Deustuko PACeko gaueko arreta presentziala itxi eta gero Areilzako PACa itxi) eta zerbitzuaren zaharkitzea plantilla tentsionatzera eraman du, eta denbora daramate egoera prekarioan. Gainera, horren aurrean ESIak eta Osakdietzak ez dute ezer egiten (plantilla handitzeko beharraren aurrean entzungor egiten dute eta nahiz eta zerbitzua zaharkituta egon ez da inolako obrarik egiten).
ELA Sindikatuak salatu egiten du Basurtuko Ospitaleko urgentzietako langileek bizi duten egoera, eta Ospitaleko Zuzendaritzari eskatzen dio orain arteko murrizketak berrezartzeko eta medioak jarri ditzala urgentzietako langileek jasaten duten egoera konpontzeko.