OSAKIDETZAKO EMERGENTZIAK

Langileek euren lan baldintzak salatu dituzte Legebiltzarrean

2023/09/22
Osakidetzako Emergentziak-eko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Denbora daramate euren egoera jasangaitza dela salatzen. Irailaren 22an mobilizazio berri bat egin dute: ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta goizean Legebiltzarraren aurrean elkartu dira.

Hau da sindikatuek irakurri duten ohar bateratua

Urte honetan zehar, Osakidetzako Emergentziak enpresako Langileen Batzordea osatzen dugun sindikatuok, plantillarekin batera, behin eta berriz salatu dugu zuzendaritzaren negoziatzeko borondaterik eza. Gaur egun, gai gatazkatsuak konpondu gabe daude oraindik, eta egoera batzuk okertzen ere ari dira.

Irailaren 29an Langraizen bizi-euskarri aurreratu bat izango duen beste base bat irekitzeko prozesua azkar eta gardentasunik gabe kudeatu dela salatzen dugu. Oscar Aller egungo gerenteak, Osakidetzako Emergentziak erakundeko gerente lanak utzi baino egun bat lehenago izango da hau eta Emergentziak Osakidetzako sindikatuok modu estraofizialean jakin behar izan dugu irekiera horren berri, nahiz eta kudeaketa-taldearekin negoziatzen aritu garen, Emergentziak erakundeko gainerako langileen lan-baldintza eta karteldegi berdinak lortzeko. Unitate hori denok eskatzen genuen, baina ez egungo lan-eskubideek okerrera egiten duten langileen kudeaketarekin.

Hilabeteak daramatzagu errespetatu beharreko lan-eskubide horien alde borrokan, eta Emergentziak Osakidetzako zuzendaritzaren aldetik ez da borondaterik egon benetako negoziazio batekin konpontzeko. Beste alde batetik, zerbitzuaren kudeaketa gero eta eskasagoa da. Egun askotan ikusten dugu txandak ez direla langile nahikoekin betetzen, eta horrek okerrera egin du udan. Urteko 365 egunetan 24 orduz ematen den zerbitzua denez, ez dira betetzen herritarrei arreta ezin hobea emateko ezarritako gutxienekoak ere. Hori langileen kudeaketa txarretik dator, urteak baitaramatzagu kudeaketa hori pairatzen, baina ez da hobetu, nahiz eta salaketa eta mobilizazio ugari egin diren.

Azken aldian, estaldura-falta horren egoerarik larrienetako bat salatu da: Arrasateko ZIU mugikorrean medikurik ez izatea. Osasun Sailak datu osatu gabe eta alboratuekin erantzun dio salaketa horri, Osakidetza Emergentziak-eko egungo gerenteak, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, ekainaren 5ean egin zuen bezala. Horrekin ikusten dugu Emergentziak eta Osakidetzako zuzendaritzek ez dutela gure lanaren ezagutza nahikorik, gizarteari mezu okerra bidaltzen ari direla, eta horrek ezinegon handia eragiten diela Emergentziak-eko langileei.

Horregatik, euskal gizarteari jakinarazi nahi diogu oinarrizko zerbitzu bat garela, eta zerbitzu horretan gutxieneko batzuk bete behar direla, EAEn gertatzen den edozein gorabeheraren aurrean une oro prest egoteko.

Emergentziak zerbitzuko zuzendaritzak duela hiru urteko arazo berberak ditu mahai gainean, orain larriagoak. Izan ere, zuzendaritza sendo eta indartsu batekin topo egin beharrean, Langileen Batzordeari aurre eginez, konpontzeko gai ez den egoera bati aurre egin behar dio, eta kudeaketa oso ezegonkorra da.

Egoera horren aurrean, uztailean Emergentziak zerbitzuko zuzendaritza osoaren dimisioa eskatu genuen, eta abuztuan kudeatzailearen dimisioaren berri iritsi zitzaigun. Baina langileen eskubideen galera-egoera hori eta zerbitzuaren kalitatea desblokeatzeko, langileen ordezkariok Emergentziak zerbitzuko zuzendaritza osoaren dimisioa eskatzen jarraitzen dugu, eta, aldi berean, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarekin elkarrizketa-bide bat irekitzeko eskatzen dugu. Ezinegon eta jasanezintasun egoera honen aurrean, berriro ere manifestatzen gara, Emergentziak Osakidetzako zuzendaritzak benetako negoziaziorako borondaterik ez duela salatzeko eta langileentzako eta zerbitzuarentzako baldintza duinak eskatzeko, horrela, euskal herritarrei erantzun duina eman ahal izateko.