BIOEF FUNDAZIOA
Langileek kontzentrazioa egin dute Bilbon enpresa hitzarmena exijitzeko

ELAk, ordezkaritza osoa duen enpresa honetan, 2021 urteaz geroztik ari dira enpresako hitzarmena negoziatu nahian. Kategoria eta soldatetan aurrerapauso nahikorik ematen ez zirela ikusita, langile asanblada egin, eta mobilizazioei hasiera ematea proposatu zen.
Asanbladan, babesa eman zioten enpresa batzordearen proposamenari, eta hori dela eta, kontzentrazioa egitea adostu zuten Fundaziaoaren egoitza nagusiaren aurrean. Plantillak argi dauka Eusko Jaurlaritzako laboraleen lan hitzarmenean oinarritutako hitzarmen propio bat adosteko gaitasuna dagoela, haiek ere langile publikoak baitira.
BIOEF Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eratutako fundazio publikoa da eta bere betebeharra osasun arloan ikerketa eta berrikuntzak sustatzea da. Horretarako fundazioak gaur egun 51 langile ditu.