OSASUN GARRAIOA (EAE)

Langileek Osakidetzari eskatu diote homologa ditzala azpikontratatutako langileen baldintzak

2024/01/12
EAEko osasun garraioko langileek elkarreratzea egin dute Bilbon, Osasun Sailaren eraikinaren aurrean, urtarrileko bosgarren greba egunean. Ondoren, bertatik abiatu dute manifestazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino. Erakundeei zera eskatu diete: azpikontratatutako langileen soldata zein lan baldintzak oro har berdindu ditzala Osakidetzak zuzenean kontratatu dituen langileekin, funtzio berberak betetzen baitituzte. Langile horiek, ordea, orain bi urtez geroztik dute blokeatuta hitzarmena, eta %20ko erosmen galera izan dute jada.

Negoziazioa blokeatuta dago, zerbitzu horietarako eskainitako aurrekontua beste lehiaketa batzuetan baino handiagoa izanagatik ere. Bestalde, Osasun Sailak ez die erantzun sindikatuen bilera proposamenei, eta patronala negoziazio bilerarik deitu gabe jarraitzen du.

Egoera horren aurrean, sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dute, baita urtarrilaren 21 arte iraungo duen greba deialdiarekin ere. Hurrengo mobilizazioei dagokionez, astelehenean, urtarrilaren 15ean, honako hauek egingo dira: 11:00tan kontzentrazioak Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean eta Gasteizko Santiago Ospitalean.