VITHAS SAN JOSE OSPITALA (GASTEIZ)

Lehen greba astearen balorazio positiboa

2023/06/23
Ekainaren 23a da Gasteizko Vithas San Jose ospitaleko azken greba eguna. Enpresa batzordeak bost greba egun deitzea erabaki zuen ekainaren 19tik ekainaren 23ra, sei hilabetez negoziaziorik egin gabe egon ondoren. Langileek manifestazioa egin dute Gasteizen. Ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan arren, greba eta mobilizazioak langileen zati handi batek babestu ditu.

ELAk positibotzat jo du grebaren jarraipena, enpresak hamaika oztopo jarri dituen arren. Gainera, Eusko Jaurlaritzak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Hala ere, jarraipena ona izan da; langile batasun handia ikusi ahal izan da, urteetan zehar murriztutako lan baldintzak duintzeko hitzarmen baten alde borrokatzeko gogoz.

ELAk azpimarratu nahi du erosahalmena berreskuratzeko borrokan jarraituko duela Vithas Ospitalean, urteko lanaldia murrizteko eta hitzarmen kolektiboaren aplikazio bermatzeko.