LEPko baremazioan eman diren aldaketak, hondamena izan dira eta honek erreklamazio asko ekarriko ditu
Asanblada hauetatik hainbat ondorio atera ditzazkegu:
- Bistakoa da, auzitegietan ematen den gardentasun ezak, hautaketa prozesuan parte hartu duen langilegoarengan indefensio egoeran uzten duela. Ez da posible, puntuatu edo ez diren kurtsoen zerrenda ez jakitera ematea, ezta zein den hori erabakitzearen irizpidea.
- Puntuazioetan eman diren aldaketak, argi uzten dute Auzitegiak ez duela modu egokian jokatu, errekurtso eza edo funtzionamentu txar baten ondorio.
- Tribunaletako bileren aktak argitaratzea beharrezkoa da, kaltetu guztiek, puntuatzerako garaian zein irizpide jarraitu diren jakin dezaten.
Era guztietara ere, asanbladetan parte hartu duen jendearen borondatea ikusita, argi daukagu, hamaika errekurtso gauzatuko direla eta bolumen handiko arazo bat aurreikusten da.
Esan, hainbat langileek, izendapena aurreko abisurik gabe eteteko erabakiak , plaza sinatzeko, Osakidetzak jarritako hitzorduetan, aldi berean, aurkitzen diren postuaren amaiera sinatu behar izan dutela. Honek, egoera guztiz prekarioan uzten dituelarik. Lan posturik gabe, Lanbidera zuzentzeko aukerarik gabe eta Osakidetzan esleitua izan zaion plazara sartzeko aukerarik gabe.
2011n burutu zen LEP-ak, 2014 amaieran horrenbeste pertsona larritasun egoeran mantentzea onartezina da. Lan postu bat izango dutenaren ez jakintasunez, bai birbaremazioagatik kaltetuak izan direlako nai zuten plaza galdu izanagatik, bai behin behineko berbaremazioan plaza lortu eta emaitzen zai daudeko. Osakidetzak prozesu selektibo, arin eta gardena ezarri behar du. EAEko enpresa handienak arazo hauek izatea onartezina da.
Euskal Herrian, 2014ko irailak 23