Osakidetzako hautaketa sisteman dagoen ustelkeria sistematikoari heldu diezaion eskatu dio ELAk Fiskaltzari

Bilboko epaitegietan izandako bileran fiskaltzak borondate ona agertu du. Hala baieztatu du ELAko Osakidetzako arduradun Esther Saavedrak bileraren ostean egindako adierazpenetan. Hala ere, gehitu duenez, fiskaltzak frogen beharra azpimarratu du. Horren aurrean, Osakidetzako arduradunak berretsi egin du EPE prozesuan irregulartasunak izan direla baieztatzeko zantzu asko badirela, are gehiago, aldi baterako langileen kontratazioan ere iruzurra nagusi dela baieztatzeko ere. “Zer gehiago gertatu behar da?”, galdetu du Saavedrak. Gaur izandako bileran ELAk fiskaltzari eskatu dio eskura dituen medioak erabili ditzala gertatutakoa ikertu eta erantzukizunak zuritzeko. Saavedrak aurreratu duenez, irailean, langileen aldi baterako kontratazioetan ere atzematen den iruzurra aztertzen duen txostena aurkeztu dio fiskaltzari. Irailean ere, zehazki, 11n, ELA Arartekoarekin bilduko da