Medikuen sindikatuak BAME/MIR botoa galarazi du Gipuzkoan

2014/05/06
Medikuen Sindikatuak hauteskunde sindikalen akordioa puskatu ondoren eta aldebakarrez hauteskunde aurreabisua erregistratu ondoren BAME/MIR langileen botoa galarazi du hauteskunde hauetan. ELAk, hala ere, sindikatu guztiekin, SME barne, ekintza bateratuak aurrera eramateko bere borondatea berresten du eta Medikuen Sindikatuari eskatzen dio Osakidetzak planteatutako murrizketen aurrean mobilizazio aukerak aztertzeari uko egiten dion sindikatu bakarra ez izatea.

Medikuen Sindikatuak ELAri BAME langileen botoa galaraztea egotzi dio. Medikuen Sindikatua gezurretan ari da. BAME langileek lan-harremana duten heinean lan-kontratu duten langileen hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute, baina SME eta CCOO sindikatuek gehiengo sindikalaren iritziaren aurka egindako hauteskunde aurreabisuak, maiatzak 22an bozkatuko diren hauteskundetakoa, langile funtzionario eta estatutarioak bakarrik aurreikusten ditu.

Era berean, SMEk ELAri fakultatiboez ez arduratzea egotzi dio. Berriz ere gezurretan ari da. Medikuen Sindikatuak fakultatiboen defentsa kasta baten interesen eta ez medikuen gehiengoaren defentsarekin erratzen du,

Honen adibide dira Sindikatu honek Osakidetzarekin lortutako azken akordioak. Osasungintza publiko eta pribatuan aldi berean lan egitea bultzatzen duena, batetik, eta Osakidetzako erretiro adina atzeratzea bultzatzen duena, bestetik. Akordio hauek langile gutxi batzuen aldekoak dira eta gehiengoaren interesen kontrakoak dira, lanpostu gutxiago egotea eragiten dute, BAME/MIR langileek bete behar dituzten lanpostuak hain zuzen.

Medikuen Sindikatuak langile guztiekiko duen mespretxuaren beste adibide bat izan genuen azken Mahai Sektorialean. Osakidetzak murrizketa berriak planteatu ondoren (Garapen Profesionalean eta Kanosoetan) ELAk beste sindikatuei bilera ondoren geratzeko eskatu zien mobilizazio proposamen bat helarazteko, Medikuen Sindikatua izan zen bileran geratu ez zen sindikatu bakarra. Espero dezagun mobilizazioen kontrako jarrera hau erretiro adina atzeratzeagatik Medikuen Sindikatuak Osakidetzari egindako ordaina ez izatea.

Edonola, SMEk ELAri eginiko eraso berri baten aurrean erantzun behar izan dugun arren, berriz ere, planteatzen dizkiguten murrizketen aurrean lankidetzarako eta mobilizaziorako gure gogoa berretsi nahi dugu.

LAPURRETA GEHIAGORIK EZ!

Donostian, 2014ko maiatzaren 6an