Mobilizazioa Gurutzetako Ospitalearen aurrean Osakidetzako murrizketak salatzeko

2022/02/16
Otsailaren 25ean Lehen Mailako Arretan eta 28an Osakidetza osoan deitutako grebarako egun gutxi falta direla, ELAk, Satsek, LABek, CCOOk eta UGTk Osakidetzaren "immobilismoa" salatu dute eta grebaren beharra berretsi dute, inoiz baino beharrezkoagoa den tresna dela iritzita. Hala azpimarratu dute Gurutzetako Ospitalearen aurrean egindako mobilizazioan. Esther Saavedra ELAko arduradunak salatu du Eusko Jaurlaritzak uko egiten diola Osakidetzaren egiturazko arazo larriak konpontzeari.

Iñigo Urkullu lehendakariaren adierazpenei erantzunez -greba egiteko unea ez dela esan berri du- sindikatuek adierazi dute "Jaurlaritza eta Sagardui sailburua mugitzeko unea dela".

Saavedrak gaineratu du Osakidetzak, pandemiaren aurreko gabeziak konpontzeko urratsak egin beharrean, kontrako norabidean jo duela. "Martxan jarritako hobekuntza apurrak murrizten ari dira, kontratuak amaitutzat ematen eta langileak kaleratzen", deitoratu du.