mahai sektoriala
Mobilizazioak Osakidetza mugitzera behartu du, baina proposamenak ez dira nahikoak
Urriaren 30eko grebak langileen aldetik jasotako erantzun sendoak Osakidetza Lan Mahaiaren negoziazioan posizioak mugitzera behartu du. Hala ere, aurkeztutako proposamenek ez diete erantzuten lan-baldintzen narriadurari eta euskal osasun publikoaren benetako beharrei, 17 urte baino gehiago baitira lan-baldintzak osotasunean eguneratu gabe daudela.
Iragarritako 2027ko aurrekontu-partida %7,1 handitzea ez da nahikoa langileen erosahalmena berreskuratzeko, behin-behinekotasunari aurre egiteko, plantilla indartzeko eta kategoria guztien lan-baldintzak hobetzeko.
Horregatik, ELAk, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin batera, mobilizazioekin jarraituko du. Azaroaren 17ko mobilizazioez gain, abendurako deitutako greba-egunak mantenduko dituzte, benetako aurrerapausoak eta akordio integral bat lortu arte.