Mobilizazioek jarraitzen dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan

Osakidetzak oraindik ez du mahai gainean jarri irtenbide bat Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) kolektiboarentzako. Horregatik, plantilak mobilizatzen jarraitzen du. Abenduaren 23an manifestazioa egin dute Galdakao-Usansoloko Ospitalean, Osakidetzak bere eskaerei erantzun gabe jarraitzen duela salatzeko.
Orain arte bi greba egun egin dira, abenduaren 9an eta 10ean. Deialdi horiek babes zabala izan zuten: Osakidetzak grebarako eskubidea mugatzen saiatu arren, jarraipena masiboa izan zen. TGEEZn ordezkaritza duten sindikatuek –ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK y UTESE– mobilizazioekin jarraituko dute euren helburua lortu arte: ospitalean baldintza berberetan lan egiten duten gainerako langileekin soldatak parekatzea.