Non daude 2600 plazak?

2014/03/12
Osakidetzak EPEko esleipen fase azken momentuan eskainitako plaza errealak murriztu ditu. Erabaki hau Osasungintza Publikoaren prekarizazioaren aldeko erabaki berri bat da

2010an izandako Mahai Orokorrean 5.400 lanpostu egonkortzeko eta plazaratzeko EPEa adostu genuen, aurreko gobernuak eta oraingoak bete izan ez duten akordioa.

2011an 2.600 plaza jakiterazi zuten, guztiz ezegokia den kopurua ia %30eko behin behineko langileak egonkortu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, kopuru hori ez dira betetzen ari.

Kategoria bakoitzeko izangaien zerrenda ateratzen duten bakoitzean guztira atera behar zituzkeen plazak murrizten ari direla. Bai Lekualdatze-lehiaketagatik zein destinoen behin betiko esleitzeengatik (eszedentzian dauden langileak zerbitzu aktibora itzultzeagatik) ia 100 plazatan murriztu egin da jada, kontuan izanda kategoria batzuk ateratzear daudela oraindik ere.

Osakidetzak eskainitako plaza kopurua murriztea erabaki du, estrukturako ia 2.000 plaza eta beste 5.000 “errefortzukoak” esleituz 2.600 plazetara heldu ahal izango zen.

Egoera hau berria zaigu, aurreko EPEetan behin betiko plaza kopurua handitua izan da baja begetatiboak zirela eta (aurreratutako erretiroak, heriotzak, Osakidetzan lan egiten ustea erabaki dutenak,…) Kontrakoa pasa den leheneko aldia da.

ELAk Osakidetzaren apustu berri hau salatu nahi du, lana prekarizatzeagatik eta irtenbide juridikoak aztertzen gabiltza erabaki hauek atzera eman ditzaten.

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 12an