OPE honetan ZUK erabaki

ELAk 6.000 lanpostutik gorako OPEa eskaintzea exijitu dio Osakidetzari, horrez gain, langileak lanpostua lortzeko inolako aukerarik ez duen prozesu irrigarri batean parte hartzera ez behartzea ere exijitu diogu.
Edonola, orain urtebete ELAk azterketa ereduari buruzko eta behin-behineko kontratazio irizpideei buruzko eztabaida irekitzeko konpromisoa hartu zuen.
Gure konpromisoa beteko dugu.
Hemen prozesu horri buruzko informazio guztia eskaintzen dizugu.
PARTE HARTU!