Osakidetza gezurretan ari da eta langileriaren aladarrikapenak jarrera berekoi bat direla adierazi nahi du
Osasun Sailak, Osasun Publikoen aldeko martxen harira, sindikatuoi langileriaren aldarrikapenak soldata igoera eta lan jardunaldiaren jaitsiera soilak direla egotzi digu. Aldarrikapen hauek zilegiak izanda, are gehiago langileriak jasandako murrizketak kontuan hartuta, baieztapen hori ez da egia. Osakidetzak aldarrikapen hauek berekoiak direla saldu nahi du eta Osasun Sistema Publiko baten Aldeko aldarrikapenak albo batera uzten direla.
ELAk Osakidetzari eskatu dizkiogun 4 gauzak gogorarazi nahi ditu:
- 2011az geroztik bai bajak edo oporrak hartzen dituzten langileak oso gutxitan ordezkatzen dira. 2010eko ordezkapen baldintzak berriz izatea eskatu dugu.
- 2010etik Osakidetzak 3000 lanpostu suntsitu ditu, horietatik 1481 gobernu honek lan jardunaldiaren igoera inposatuta suntsitu ditu. Galdutako lanpostuak berreskuratzeko lan-jardunaldiaren murrizketa prozesua hastea eskatu dugu.
- Osakidetzan 8000 pertsonek baino gehiagok behin-behineko kontratuak dituzte, langileriaren herena ia-ia, kontuan izanda enpresa pribatuan behin-behinekotasuna %20 beherakoa dela egun. Lanpostu Publikoen Eskaintzarik egiten ez den heinean edo kopuru irrigarriak badituzte, behin-behinekoen kopurua handituz joango da. Benetako lan finkatze prozesu serioa eskatu dugu behin-behinekoen ezegonkortasuna jaisteko asmoarekin.
- Urte honen apirilean Osakidetzak 2011az geroztik konpontzeke zegoen Garapen Profesionala eten zuen. Etenaldi honen ondorioz, beste langileen meritu berdinak dituzten 7000 pertsonek gutxiago kobratuko dute. Osakidetzak soldata eskala bikoitza ezarri dute. Hori dela eta, deialdi hori behingoz konpon dezaten eta langileen mailak eta ondoriozko soldatak esleitu ditzaten eskatu dugu.
Osakidetza berriz ere herritar bakoitzeko sortzen den gastua gogorarazi du. Gure egoera Estatuko besteekin alderatuta hobea da, baita Grezia edo Kongorekin alderatuta ere. Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko aberastasuna sortzen duten herrialdeekin ez du konparaketarik burutu nahi. Konparaketa hau egingo balitz, EAEn sortzen dugun aberastasunarekiko ELGAko herrialdeek osasunean burutzen duten gastuaren bataz-bestekoa izango bagenu, urtero 1.000 milioi gehiago gastatu beharko lirateke osasun publikoan.
ELAk Osakidetzari berriro ere eskatzen dio proposamen serioa egin dezala Mahai Sektorialean Sindikatu orok eskatu dizkiogun gaien inguruan. Gure eskakizunak Bizkaiko Foru Aldundian adostutakoa baino apalagoak dira, bietan Eusko Jaurlaritzak agintzen duen alderdi berak zuzenduak. Akordio batera iristeko borondate politikoa besterik ez da behar, baina Eusko Jaurlaritzak ez du osasun publikoaren alde egiteko benetako borondaterik.
Bai gizartea zein langileak mobilizaziotara deitzen ari garenok kalitatezko osasun sistema publiko batean sinisten dugu, horren alde eman behar ditugu urratsak kontratazioaren gaian. Eusko Jaurlaritzaren borondatea aldatzen ez den heinean, ELAk mobilizazio gehiago bultzatzen jarraituko du, eta etapak agortuz lan-husteetaraino eta grebetaraino heltzeko asmo irmoa dugu. Eusko Jaurlaritzaren esku dago protestatzen ari direnen aurka oldartzetik negoziazio serio bat hastera igarotzea.
Euskal Herrian, 2014ko Urriaren 6an