Osakidetza ko lanuzteak jarraipen zabala izan du

Lanuztera deitu duten sindikatuok negoziazi oaren beharra aldarrikatu dute. Era honetan, "Osakidetzak proposamen argi bategin dezala" eta "kalitate-asistentzia eskaintzeko behar adineko inbertsioa " eskatu diote Osakidetzako zuzendaritzari.
Bestalde, Osakidetzako zuzendaritzaren arduragabekeria salatu dute, eta lanuzte honetan eta etorkizunean izango direnetan pazienteengan eragindako kalteen erantzule egiten dituzte.
SATSE, ELA, LAB, SME, FFHHE, CCOO, UGT eta ESKek gogorarazi dute “greba hau galdutako enplegua berreskuratzeko eta hiritarrei merezi duten kalitateko osasun-zerbitzua lortzeko" egiten ari direla.
Langileen parte-hartzea garrantzitsua izan da Bizkaian Gurutzetako ospitalean, Santiago Ospitalean Araban eta Donostiako Pio XII Plazan ospatu diren kontzentrazioetan.
Bihar, apirilak 24, euskal osasun publikoaren zentro guztietan greba orokorreko bigarren jardunaldia burutuko da. 12etan manifestazio batek Bilboko kaleak zeharkatuko ditu, “Kalitetazko Osakidetza baten alde, enplegua sortu! Lapurreta gehiagorik ez" lemapean.