Basurtuko Ospitalea
Osakidetza mantentze elektrikoko zerbitzua pribatizatzen ari dela salatu du ELAk
Osakidetzak Basurtuko Ospitaleko mantentze elektrikoko zerbitzua pribatizatu nahi du. Horretarako, gero eta lan gehiago eskatzen dizkio Giroa enpresari. Zerbitzuaren zati bat azpikontratatu denetik, kanpoko enpresa hori arduratzen da oso-osorik material elektrikoaren biltegiaren kudeaketaz, eta material horretaz hornitzen ditu Osakidetzako mantentze lanetako langileak. Enpresak ez die materiala behar bezala hornitzen Osakidetzako langileei, materialez hornitzen dituenean, askotan material berrerabilia erabiltzen du. Argi dago helburua Osakidetzak ematen duen zerbitzua txikitzea dela, zerbitzua erabat pribatizatu arte.
Gainera, Basurtuko Ospitaleko Osakidetzako mantentze elektrikoko plantillaren osotasuna behin-behinekoa da. ELA sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du behin-behinekotasunak ateak zabaltzen dizkiola pribatizazioari, eta kasu honetan, adibidea oso argia da. Osakidetzak edozein unetan eten lezake langile horien kontratua, eta pribatizatuta geratuko litzateke Basurtuko Ospitaleko mantentze elektrikoko zerbitzu osoa.
Ospitaleko Zuzendaritzari behin baino gehiagotan eman zaio horren berri, azkena abenduaren 20an, baina orain arte ez dute erantzunik eman. Osakidetzaren pribatizazio borondatea agerian zuten duen beste adibide bat da.