Osakidetza mediku bila zoro moduan udarako

2014/06/05
Osakidetzaren aurreikuspen estrategiko faltaren ondorioz eta behin-behineko kontratazioa prekarizatzearen ondorioz, hainbat espezialitatetan kontratazio zerrendak agortu egin dira. ELAk behin-behineko kontratazioa duintzea eta osasun-arloko hezkuntza politika aldatzea exijitzen du.

Osasun erakunde batzuetan udako ordezkapenak egiteko kontratazio zerrendak agortu egin dira. Hau hala gertatu da ordezkapen irizpideak oso zurrunak diren arren, baita Famili-Medikuen artean ere. Ondorioz, erakunde batzuek azken orduko eskaintzak argitaratzera eraman ditu eta zerbitzu batzuk udan zehar ez betetzeko arrisku larria dago.

Egoera hau bi faktoreren ondorio da. Batetik, Osakidetzak ezin du espero profesionalak 10 hilabetetan langabezian zain egotea bi hilabetetan lan egiteko, edo urtean zehar egoera erabat prekarioan lan egiten egotea. Kategoria batzuetako langileek arlo pribatuan lan egiteko aukera duten heinean hala egiten dute. Osakidetzak ezin du onartu profesional onak galtzea urtean zehar kontratu egonkorrik eskaintzen ez duelako.

Bestetik, aurreikuspen faltak nahikoa mediku ez prestatzea ekarri du, bereziki espezialitate batzuetan. Hala ere, ez da inolako neurririk hartzen. Aurten, berriz ere, ikasle kopuru bera egongo da EHUn eta Egoiliar kopurua ere berdina izango da.

ELAk Osakidetzari enplegu politika aldatzea exijitzen dio eta, modu honetan, langile eta kategoria guztientzat lan-baldintza duinak ziurtatzea. Enplegu politika honen bitartez zerbitzu guztiak kalitatez beteko direla eta prestatuen dauden pertsonak Osasun Publikoan lan egingo dutela ziurtatu behar du. Eta, Osakidetzak politika hau aurrera eraman nahi ez duenez, mobilizazio bateratuak egiteko gure apustua berresten dugu.