EPAIA

Osakidetza zigortu dute Arabako landa eremuko langile baten greba eskubidea urratzeagatik

2024/04/24
Gasteizko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri eta ebatzi du Arabako landa eremuko langile baten grebarako eskubidea urratu dela.

ELAko afiliatua den langileak greba egiteko asmoaren berri eman zion nagusiari iaz, apirilean egitekoa zen greba baino astebete lehenago. Gutxieneko zerbitzuei buruzko aginduaren arabera, "grebalariak ez diren langileek bete beharko dituzte" zerbitzu horiek. Hala ere, langilea gutxieneko zerbitzu gisa izendatu zuten, nahiz eta greba egingo ez zuten lankideak egon.

Grebarako eskubidea urratze horren aurrean, langileak auzitara eraman zuen Osakidetza, eta urtebete geroago, epaitegiak arrazoia eman dio. Horren arabera, Osakidetzak ez zuen inolako formularik ezarri langileak grebarekin bat egin zezan, nahiz eta jakin zenbait emakume grebarekin bat egingo ez zutela; hori langilearen grebarako eskubidea urratu izanaren zantzu argia da.

Epai hori batu behar zaio 2024. urtearen hasieran emandako beste epaiari, Osakidetza grebarako eskubidea urratzeagatik kondenatzen zuena, oraingoan Arabako Kanpo Kontsultetako laborategi zerbitzuan. Gero eta ohikoagoa den praktika da langileei grebarako eskubidea libreki ez jarraitzea eragozten diena.