OSAKIDETZA

Osakidetza zigortu dute greba eskubidea urratzeagatik

2024/01/26
Gasteizko Administrazio-kontentziosoko epaitegiak arrazioa eman dio ELAri eta Osakidetza zigortu du 2020an greba eskubidea urratzeagatik.

2020ko urriaren 29ko Osakidetzako grebaren harira, ELAk jakin zuen Arabako Kanpo Kontsulten Laborategi Zerbitzuan langile grebalariak ordezkatu zituela, gutxieneko zerbitzuak ez zirenean. Arabako kanpo kontsultetako laborategi zerbitzua da, urologiako sekziokoa, hain zuzen ere, greba egunetan gutxieneko zerbitzurik ezartzen ez den atala. Greba egun horretan, bi grebalari ordezkatu zituen kategoria bereko baina beste ataleko langileekin.

Ia lau urteren ondoren, Gasteizko Administrazio-kontentziosoko epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Osakidetza zigortu du grebarako eskubidea urratzeagatik. Epaia irmoa da, eta Osakidetzari gogorarazi dio greba egunetan langileak ordezkatzeko duen muga.