Osakidetzak akatsez betetako EPEko onartuen zerrenda argitaratu du

2014/03/06
Osakidetzak, besteak beste, erizain laguntzaileen eta administrazio laguntzaileen onartuen zerrenda argitaratu zuen martxoak 3an, hainbat akats zituen zerrenda, hain zuzen. Akatsik handiena formazio puntuen baremazio faltan aurkitzen da, oraindik orain ez dakigula ez dituzten onartu irizpide argirik ez dagoelako ala, besterik gabe, ez dituztelako seriotasunik gabeko formazio “txiringitoetako” ikastaroak onartu

2011ko EPEan parte hartu zuten langileen haserrea are gehiago handitu da Osakidetzak ebazpenak emateko izandako atzerapenarengatik, egoera honek langileak etsipenera daramatza, langabezia hazten ari den momentu batean. Horrez gain, ebazpenaren momentuan, lanpostu bat izateko esperantza duten pertsonek akatsak bata bestearen atzetik topatzen dituzte eta erreklamazio bat egitera behartuta daude.

Esandakoaz gain, ELAk Osakidetzari exijitzen dio merituei begira onartuko dituen ikastaroen irizpide zehatzak argitu ditzala. Ez da posible langile batek ez jakitea aurretik egin duen ikastaro batek balioko duen ala ez. Gainera, onartezina da hainbat erakundek langileak engainatzea bere ikastaroek balioko dutela esanez eta, ondoren, ikastaro horiek baloratuak ez izatea.

Azkenik, ELAk Osakidetzari eskatzen dio, bere kabuz, emandako errakuntza guztiak zuzen ditzala eta langileen kudeaketa alorra behar beste langilez osa dezala prozedura guztiak azkartzeko. Horrez gain, kaltetutako pertsona guztiei dei egiten diegu erraztu diegun Osakidetzaren erreklamazio eredua erabil dezaten esandako zuzenketa eman dadin.

 

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 6an