Osakidetzak arrisku egoeran dauzka bere San Eloy ospitaleko langileak

Osakidetzak arrisku egoeran dauzka bere langileak Barakaldo-Sestaoko ESI-n.
ESI horretako arratsaldeko kirurgia-jarduera ixteagatik, pertsonala berrantolatzeagatik eta kontratazioa murrizteagatik egiten diren elkarretaratze eta mobilizazioei Osakidetzak entzungor egin die orain arte.
Ebakuntzak egiteko itxaron-zerrendak urtebete ingurukoak direla argitaratzearekin bat Osakidetzak bertan behera utzi du San Eloy ospitaleko arratsaldeko kirurgia-jarduera eta Urdulizko Ospitaleko kirofanoak itxita dauzka. Ospitale berri horretan gizarteak egin dituen inbertsio itzelak eginda ere. Bada, dituen baliabide horiek erabili beharrean, gaixoak eta diru publikoa zentro pribatuetara bidaltzen ditu.
ELAk, mobilizazioekin bat egiteko eskatzeaz gain, Osakidetzari eskatzen dio pertsonalaren osasunagatik begiratzeko. Horretarako, arrisku psiko-sozialen azterlan bat lehenbailehen egiteko eskatzen diogu berriro, orain dela 15 bat egun idatziz eskatu genion bezala, Segurtasun eta Osasun Batzordearen baitan.
ELA erreibindikazio-bide berriak bilatzen ari da, Osakidetzaren agintekeriari amaiera emateko, zeren honela enplegua suntsituz baitoa, lan-baldintzak okertuz, eta euskal osasuna hondatuz.
ELAren iritziz, ESIren aurrekontua abuzturako agorturik egotea ez da ulergarria, ez bada Zuzendaritzaren kudeaketa ezin txarragoa delako. Baina tamalez kudeaketa txar horren betiko kaltetuak langileak izaten dira.