Osakidetzak Barakaldo eta Sestaoko Eskola Osasuneko Zerbitzua itxiko du

2015/07/28
ELAk exijitu dio Osakidetzari “pertsonala eta zerbitzuak murrizteko politika" bertan behera uzteko, eta zerbitzu hori behin betiko itxieran atzera egiteko

2015eko uztailaren 23an itxiera jakinarazi zieten Barakaldo eta Sestaoko Eskola Osasuneko Zerbitzuko langileei. Beste erasoaldi bat Ezkerraldeko udalerrietako lan- eta gizarte-baldintzen kontra. 2014an Osakidetzak pareko zerbitzuak itxi zituen Santurtzin eta Portugaleten, eta horren ondorioz osasun-zentroetako pediatria-atalek txarrera egin dute larriki.

Gainera, ELAk Osakidetzako Zuzendaritzaren iluntzaletasuna salatu du; izan ere, oporraldira arte itxaron dute itxieraren berri emateko, nahiz eta aldez aurretik 2015-2016 ikasturterako material osoa erosita eduki, baliabide horiek alferrik xahutuz.

  Halaber, ELAk “onartezina” dela deritzo bi eginkizun betetzen dituen zerbitzu bat deuseztatzeari. Hala da, eginkizun bat osasunaren zaintza sustatzea da ikastetxeetan hitzaldiak emanez; eta bigarrena prebentzio-zerbitzua: ikastetxeetan txertoak ipintzea eta aldizkako kontrolak egitea. Bi eginkizun horien bidez bizi-ohitura osasungarriagoak zabaltzen dira, osasun-zerbitzuak egokiro erabiltzen irakasten da, eta epe ertainera dirua aurreztea dakar, bizi-kalitatea hobetzeaz gain.

   Horregatik guztiagatik Done Bikendi Osasun Zentrotik eman izan den zerbitzu hori ixtean atzera egiteko eskatzen dugu; horrela gizarte-eskari hori betetzeari eutsiko litzaioke, eta ez lirateke bost lanpostu suntsituko.