Osakidetzak desberdintasuna ezartzen jarraitzen du TGEEZeko langileentzat (Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa)

2021/05/27
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileak Galdakaon mobilizatu dira, Osakidetzak langile guztientzat desberdintasuna ezartzen jarraitzen duela salatzeko. Langileek denbora daramate mobilizatzen, baina Osakidetzaren azken proposamena ez da nahikoa eta langileen diskriminazioa iraunarazten du.

TGEEZn ordezkaritza duten sindikatuek mobilizazioekin jarraituko dute euren helburua lortu arte: ospitalean baldintza berberetan lan egiten duten gainerako langileekin soldatak parekatzea.