Osakidetzak ez die bere langileei B Meningitisaren txertoari buruzko jarraibiderik ematen
Pediatren elkarteen artean B Meningitisaren aurkako txertoaren egokitasunari buruzko adostasuna oso zabala da. Baina, hala ere, adostasun honek ez du eraginik izan ez Osakidetzan ez txerto-egutegian.
Are gehiago, Osakidetza ez du inolako jarraibiderik eman eta honek nahasmena sortu du bai gizartean bai Osakidetzako pediatren artean, ezin baitute txertoa gomendatu ez aholku argirik eman.
Bere seme-alabei txerto hau ematea erabaki duten familiek dosia eskutan bere erizainarengana jotzen dute txerto eman diezaien, baina medikuen agindua exijitzen duen medikamentua denez ezin diete eman horretarako legezko babesik ez dutelako.
Egoera honek familiengan frustrazioa eta haserrea sortzen dute, gaixotasun arriskutsu horren aurrean dagoen txerto eraginkor bakarra ukatzen diete eta, baina familiena urrean ez da Osakidetzako Zuzendaritza aurkezten, profesionalak baizik.
Txerto honek eragiten duen gastua oso handia da. Dosi bakoitzak 106,15 euroko kostua du, eta bularreko umeei lau dosi eman behar zaizkie eta gainontzekoei 2 edo 3 dosi.
Osasun Sailak txerto honi buruzko egoera argitu behar du eta Osakidetzak jarraibide argiak eman behar ditu. Txertoaren kostuaz gain, Osakidetzak argitu egin behar du bere Pediatrek txerto hau ematea gomendatu behar duten ala ez eta, era berean, erabaki honek babesa eman behar die erizainei txertoa ematerakoan. Horregatik, ELAk Osasun Sailari eta Osakidetzari ekiteko exijitzen die eta langile zein gizarteari egoera argitu diezaiela.