Osakidetzak ez du negoziatu nahi

ELAk Osakidetzako Mahai Sektorial berri batean parte-hartu du. Bertan Zuzendaritzak OPEko oinarriak ez diren edozein gai eztabaidatzeari uko egin dio. OPE horretako plaza kopuruari edo langileak finkatzeko edozein modu alternatibo eztabaidatzeari ere uko egin dio.
Osakidetzako langileek hainbat mobilizazio burutu dituzte, 7 greba jardunaldi barne, baina Zuzendaritzak mugimendu txikiak besterik ez ditu burutzen eta ez die langileen sakoneko eskaerei heldu nahi.
ELAk Osakidetzan galdutako 3000 lanpostuak berreskuratzeko exijitzen jarraitzen du, 10.000 behin-behineko dauzkan plantilla finkatzeko eskatzen dugu, murrizketen aurretik zeuden lan-kargak berreskuratzea eta horrela kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izatea nahi dugu. Osakidetzak ez du eztabaida hau serio hartu nahi.
ELAren konpromisoa oinarrizko gai hauek onartu bitartean mobilizazioak bultzatzen jarraitzea da. Osakidetzako langileek murrizketak jasan dituzte alde guztietatik azken bost urteetan, ondorioz, eskakizun hau arrazoizkoak dira eta ez diogu borrokatzeari utziko berauek lortu arte. Giza Baliabideen Zuzendaritzak eta Osasun Sailburuak hartu beharko dituzte etorriko diren mobilizazioen ardurak beregain.