Osakidetzak pediatrarik gabe jarraitzen du
ELA aztertzen ari da pediatria-kontsulten egoera, eta hasi gara emaitzak ateratzen. Arabaren kasuan, Bizkaiko Osasun Arloaren menpeko eskualdea kenduta (Laudio eta Amurrio), pediatria-kontsulten %31,91 familia-medikuek artatzen dituzte; zehazkiago esanda, dauden 47 kontsultetatik 15etan. Esan beharrekoa da, halaber, kontsulta horietan arreta ematen duen pertsonalaren behin-behinekotasuna %42,66koa dela.
Lehen Arretako pediatria-eredua jota dago, eta Osakidetzak ez du neurririk hartzen arazoa konpontze aldera. 2015ean pediatria espezialitateko barruko mediku egoiliarren 18 plaza eskaini zituen; baina urteko erretiroak, aldiz, hogeitik gorakoak izaten dira. Oraingo ereduan aritzen diren pediatren kopurua berez urria dela jakinda, prestatzen ari diren pediatrez ezin izango dira hornitu ezta etortzeko diren erretiroak ere.
2010ean Osakidetzak Pediatriaren Gida Plan bat iragarri zuen, baina harez gero ez dugu horren berririk izan. Eta bitartean familia-medikuak jartzen dituzte pediatria-kontsultetan oso modu prekarioan, bai kontratazioaren kalitatearen aldetik, bai Osakidetzak eskaintzen dien prestakuntzaren aldetik.
ELA zenbait aukera aztertzen ari da, pediatrekin eta familia-medikuekin batera, Osakidetzari hobekuntzak proposatzeko, kontratazioaren kalitateari nahiz arretaren kalitateari dagokienez.
Ageri denez oraingo ereduak porrot egin du, eta Osakidetzak konponbideren bat taxutu behar du.
ELAk Osakidetzari eskatzen dion irtenbide bat adostu dadila sindikatuekin eta lehen arretako antolakundeekin.